XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baldintza hauetan efektua nabariagoa izango da, animaliek urtaroari dagokiona baino tenperatura altuagoak pairatzen badituzte.
Gertu dagoen elikagai-kantitatea altua denean berriz, garapen gonadala esposizio-tenperaturaren funtzio gorakorra da.
Kasu honetan beraz, tenperaturak elikagaiaren erdiespenean eta prozesamenduan inplikatutako prozesu mekaniko eta fisiologikoetan zuzenki intziditzen bide du (SASTRY, 1979).
UGAL ZIKLOAREN ERAENKETA Izaera hormonaleko kinaden ekintzek, gametogenesiaren hasiera eta garapena eta gametoen askapena koordina ditzaketela proposatu zuen GIESEk (1959).Geroago, zenbait bibalbio-espezierekin burututako ikerketek, zelula neurojariatzaileen aktibitatea ugal zikloarekin batera aldatzen dela baieztatu dute (SASTRY, 1979).
SASTRYk (1975)
Askapen hau, nolabait, kanpo-kinadek baldintzatuko lukete, baina aktibitate neurojariatzailearen eta ingurune-faktoreen arteko elkarrekintzaren mekanismoak ezezagunak dira oraindik.
2. LUBETek (1980-81 b) ere, jatorri neuroendokrinoko substantzien ekintzan oinarritzen den sistema proposatu du
Errai-gongoiletan ekoitziriko faktoreen askapenak, aktibitate gametogenikoaren hasiera sorteraziko luke, eta, honekin batera, gametogenesiaren eskari energetikoak asetzeko, aldez aurretik pilatutako karbohidrato-erreserben katabolismoa ere bai.
UGAL AHALEGINA ETA UGAL KOSTUAGaur egun ugal ahalegina terminoarekin ezagutzen dugun kontzeptuari buruzko lehenbiziko aipamena, FISCHERena (1930) da:
Dena den, arrakasta ebolutiboaren posibilitateen testuinguruan, ugal ahaleginak duen paperari buruzko lehenengo teoria orokorra WILLIAMSi (1966) dagokio.
Teoria hau hiru ideia orokorrez mintzo da.
1. Populazioko aleek baliabideen kantitate mugatua dutenean, ugalketarako bideratutako energi frakzioaren emendioak (ugal ahaleginaren emendioak) lerro somatikoaren mantenurako edota hazkunderako bidera daitekeen errekurtsoen ekidinezinezko murrizketa ekartzen du.
2. Ugalketa lerro somatikoaren mantenurako beharrezko energiarekin gertatzen denean, alearen superbizipen-probabilitatea murriztu egiten da (superbizipen-kostua) edota etorkizuneko ugalmena txikiagotu.
3. Ugalketak mota honetako kostuak sorterazten dituenean, oraingo eta etorkizuneko ugal egituren produkzioen arteko menpekotasun negatiboa azaltzen du.